Illunbeko finalera joateko autobusa antolatu du Goierriko Bertsozale Elkarteak
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finala abenduaren 14an jokatuko dute, Donostian. Bertara joateko autobusa antolatu du Goierriko Bertsozale Elkarteak.
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finala abenduaren 14an jokatuko dute, Donostia Arenan (Illunbe). Goierriko Bertsozale Elkarteak autobusa antolatu du, bertara joan nahi dutenentzat. Izena abenduaren 8a baino lehen eman behar da.
Goierriko bertsozaleek atera duten oharrean, egun berean Realak eta Bartzelonak Anoetan partida jokatuko dutela gogorarazi dute, eta horrenbestez, Illunbe eta Anoeta inguruko aparkalekuak autoz beteta egongo direla. Horregatik, bertsolari txapelketako finalera autobusez joan eta bueltzatzeko aukera eman nahi izan dute.
Autobusak lau geldialdi egingo ditu Goierrin. Zumarragako tren geltokitik abiatuko da, 14:30ean. Ormaiztegin (14:45, Kutxa parean), Beasainen (14:55, tren geltoki parean) eta Ordizian (15:00, tren geltoki parean) geldituko da. Bueltako autobusa berriz, finala bukatu eta 30 minutura abiatuko da, Illunbetik bertatik. Izena iganderako eman behar da, goierrikobertsozaleelkartea@gmail.com helbidera idatzita, edo 667 508 594 telefono zenbakira whatsapp mezu bat bidalita. Pertsonako 10 euro ordaindu behar da.