Iraitz Zubizarreta da lau t'erdiko Euskal Herriko txapelduna
Lapke elkarteko pilotari ataundarrak bigarren urtez irabazi du Euskadiko elite mailako lau t'erdiko txapelketa.
Bigarren urtean jarraian, Iraitz Zubizarreta pilotari ataundarrak (Lapke) irabazi du Euskadiko elite mailako lau t’erdiko txapelketa. Laudioko Areta pilotalekuan ostiralean jokatu zuen finala, Adiskide klubeko Karregalen aurka. 22 eta 20 nagusitu zitzaion Zubizarreta.