Irati Artzelusek irabazi du gazteen euskal trikiti txapela
Irati Arzelus lazkaotarrak eta Mirari Apaolaza arrasatearrak osatutako bikoteak irabazi du asteburuan Zaldibarren jokatu den Euskal Herriko Trikitilari Gazteen Txapelketa.
Lazkao Txiki Musika Eskolako Irati Artzelus trikitilari lazkaotarrak eta Mirari Apaolaza pandero jotzaile arraseatarrak irabazi zuten, igandean, 28. Euskal Herriko Trikitilari Gazteen Txapelketa, Zaldibarren (Bizkaia). 15na urte dituzte. Bigarren, Ane Etxezarreta olaberritarra eta Sara Iriarte billabonarra geratu dira, puntuazioan 25 ehunenen aldearekin (132,35 puntu txapeldunek, 132,10 bigarrenek). Sei bikote aritu ziren.