Beasaingo La Salleko 'Taulanklika' proiektua saritu dute
Elementu Kimikoen Taula Periodikoaren 150. urteurrena dela eta, Beasaingo La Salle ikastetxeko 2. DBHko ikasleek, Euskal Herriko Unibertsitateak antolatutako lehiaketan 1go saria lortu dute Taulanklika proiektuarekin.
Elementu Kimikoen Taula Periodikoaren 150. urteurrena dela eta, Beasaingo La Salle ikastetxeko 2. DBHko ikasleek, Euskal Herriko Unibertsitateak antolatutako lehiaketan 1go saria lortu dute Taulanklika proiektuarekin. “Proiektu hau plastika eta kimikako ikasgaietan eraman dute aurrera bi ikasgaietako edukiak uztartuz. Ikasle bakoitzak elementu kimiko baten inguruan ikertu eta dagokion ikurra marraztu du datu esanguratsuenak bertan islatuz. Denen artean, modu kooperatiboan lan eginez, interneten denon eskura egongo den taula periodiko interaktibo bat sortu dute”. http://www.taulaperiodikoa.eu/ atarian ikus daiteke.