Luzio Gabiriaren omenezko bertso saioa egingo dute ostegunean
Santa Lutzi bezperako saioan, Aitor Sarriegi, Nerea Ibartzabal, Sustrai Colina eta Amaia Iturriotz ariko dira kantuan, Zelai Ariztin.
Ostegunean, Santa Lutzi egunaren bezperan, Luzio Gabiriaren omenezko 32. Bertso Jaialdia egingo dute. Lau bertsolari igoko dira eskenatokira: Sustrai Colina, Nerea Ibartzabal, Aitor Sarriegi eta Amaia Iturriotz.
Saioa Zelai Arizti aretoan izango da, 20:15ean. Sarrerak 10 euroan daude salgai; gazteentzat, berriz, 7 euroan (gazte txartelarekin).