Tapia eta Leturia Lazkaoko azokan izango dira, proiektu banarekin
Biak elkarrekin ikusteko aukera izango da gaur, Lazkaoko liburu eta disko azoka. Bakoitzak, ordea, bere proiektu pertsonala aurkeztuko du.
Urte askotan bikote bezala aritu dira, eta azkenaldian elkarrekin gutxi batzutan baino jo ez badute ere, Tapia eta Leturia elkarrekin ikusteko aukera izango da gaur Lazkaon. Ez dira trikiti bikote moduan etorriko, ordea. Izan ere, bakoitzak bere proiektua aurkeztuko du, Lazkaoko euskal liburu eta disko azokan. Gaur izango da aurkezpen saioa, 19:30ean, Gerriko liburu dendan.
Joseba Tapiak, Vin Anys, bere bakarkako 20 urteko ibilbidea jasotzen duen zuzeneko diskoa argitaratu du, eta berau aurkeztera etorriko da. Xabier Berasaluze Leturia berriz, Tarrapatan, pandero baten ibilbidea liburua besapean duela etorriko da.