Zopajale elkarteko txapelketan 42 bikote
Denera 42 bikotek parte hartu dute Segurako Zopajale elkarteko mus txapelketan. Andoni eta Eneko izan dira txapeldunak; Urretxu-Zumarragako bikoteek lortu dituzte lau sari nagusietatik bi.
Segurako Zopajale elkarteko mus txapelketa jokatu dute asteburuan. Guztira 42 bikotek eman zuten izena ostiral iluntzean. Urretxu-Zumarragako Andoni-Eneko bikoteak jantzi zuen txapela, finalean Beñat eta Julen segurarrei irabazita.
- Txapeldunak: Beñat-Julen (Segura)
- 2. sailkatuak: Andoni-Eneko (Urretxu-Zumarraga)
- 3. sailkatuak: Txiki-Urtze (Urretxu-Zumarraga)
- 4. sailkatuak: Jon Ander-Iraitz (Segura)