Bizikidetza, bakea eta giza eskubideak hizpide, bihar
Martxelo Otamendi eta Gorka Landaburu kazetariekin mahai-ingurua egingo dute bihar, Barrena jauregian.
Giza Eskubideen Nazioarteko egunaren harira, Martxelo Otamendirekin eta Gorka Landabururekin mahai ingurua antolatu dute Ordizian. Bizikidetza, bakea eta giza eskubideak izango dituzte hizpide. Gidari lanak, Oihana Sarasolak eta Jon Ordoñezek egingo dituzte. Hitzordua bihar, asteazkena izango da, Barrena Kultur Etxeko areto nagusian, 19:00etan.