Amelia Tiganus aktibistaren eta feministaren hitzaldia
Oriako Lamiak Talde Feministak antolatuta, pornografia eta prostituzioa izango ditu hizpide, gaur iluntzean.
GIZARTEA // Oriako Lamiak talde feministak antolatuta eta Beasaingo Udalaren laguntzarekin, Pornografia eta prostituzioaren artean; nola bizi bortizkeria sexualik gabe? hitzaldia egingo du Amelia Tiganus aktibistak, feministak eta «sexu esplotaziotik bizirik atera denak». Gaur, 19:00 etan, udaletxeko batzar aretoan izango da hitzaldia.