Gipuzkoako hamabost abesbatzen topaketa, bihar eta etzi Beasaingo elizan
Jubilatuen elkarteetako abeslarien topaketa izango da. Ordizia, Urretxu-Zumarraga eta Beasaingo taldeek parte hartuko dute.
Gipuzkoako erretiratuen eta pentsiodunen Agijupens elkarteak antolatuta, Gipuzkoa mailako jubilatuen elkarteetako abesbatzen topaketa egingo da bihar eta etzi, Andre Mari Zeruratuaren elizan. Ostegunean Aretxabaleta, Bergara, Arrasate, Lezo, Mutriku, Ordizia eta Urretxu-Zumarragako adinekoen abesbatzak ariko dira; eta ostiralean, Hondarribi, Oñati, Añorga, Trintxerpe, Lasarte, Irura, Eibar eta Beasaingoak. 16:00etan hasiko dira bi egunetako kontzertuak. Abesbatza bakoitzak launa abesti eskainiko ditu.