Goieniz zine klubak 'Parasitos' filma eskainiko du bihar
Usurbe Antzokian, 21:00etan izango da komedia korearraren eramanaldia.
Bong Joon-ho zuzendari korearraren Parasitos komedia ikusteko aukera izango da Goienizen saioan, bihar, 21:00etan, Usurbe Antzokian. Gi Taek eta bere familia lanik gabe daude. Gi Woo, seme zaharrena, Park-en etxean klase partikularrak ematen hasten denean, nahiz eta erabat mundu ezberdinetakoak izan, bi familiek ezusteko erlazioa hasiko dute. Azkeneko Canneseko zinema jaialdia irabazitakoa da.