Galder Higueroren kartelak iragarriko du Beasaingo gabon eguna
Gabonetako egitaraua iragartzeko kartel lehiaketako sariak banatu dituzte gaur, Beasainen. Herriko lau ikastetxeetako 700 ikaslek parte hartu dute lehiaketan. Saritutako lanak Antzizar kiroldegain jarriko dituzte ikusgai.
Beasaingo lau ikastetxeetako 700 marrazki inguru izan dira Gabon eguneko egitaraua iragartzeko kartel lehiaketara aurkeztu direnak. Bear pintura tailerreko kideek hartutako erabakiaren arabera, Andramendi ikastolako Galder Higueroren kartela da aurtengo kartel irabazlea. Saritutako eta aipamen berezia jaso duten lanak ikusgai egongo dira abenduaren 20a arte Antzizar kiroldegian.
Sarituak eta aipamen berezia jaso duten haurrak hauek izan da:
Andramendi Ikastola:
Irabazlea: Galder Higero Larrategi
Aipamenak: Kimetz Furundarena, Bihotz Rey eta Kattalin Zurutuza
La Salle ikastetxea:
Irabazlea: Oian Dominguez
Aipamenak: Leire Sarasola, Marta Cid eta Naia Arizmendi
Alkartasuna Lizeoa:
Irabazlea: Adei Enparantza Agirre
Aipamenak: Beñat Lizarralde, Markel Lionel Altuna eta Gaizka Arroniz
Murumendi ikastetxea:
Irabazlea: Nora Van Den Driessche
Aipamenak: Daniel Cordero, Irune Moral eta Laura Dominguez