Beasainen eguberrietako argiteria jartzen hasiko dira gaur gauean
Beasaingo Udalak argi horiek jarriko diren kaleetako bizilagunei jakinarazi nahi die "Argilinex enpresako langileek gaueko ordutegian jarriko dituztela argiteria hori eusten duten tenkagailuak balkoietan eta leku garaietan".

Gabonetako argiteriaren euskarriak gaurtik aurrera jarriko direnez, Beasaingo Udalak argi horiek jarriko diren kaleetako bizilagunei jakinarazi nahi die “Argilinex enpresako langileek gaueko ordutegian jarriko dituztela argiteria hori eusten duten tenkagailuak balkoietan eta leku garaietan”. Horregatik, t”enkagailuak edo tentsoreak jarriko diren etxebizitzetako balkoietako bizilagunei ohartarazten zaie hurrengo egunetan eta adierazitako ordutegian lan hori egingo duten langileak arituko direla eginkizun horretan aipaturiko lekuetan”.
Orain arteko kaletan argiteria ipintzeaz gain, aurten zortzi arku berri jarriko dira Nafarroa etorbidean, 1 eta 27 zenbakien artean.