Gabon giroko asteburua dute Legazpin
Gaur Haztegi ikastolak antolatutako Merkatu Txikia egiten ari dira. Bihar, Santo Tomas eguna ospatuko dute Domingo Agirre ikastetxekoek eta Olazabal Institutukoek

Hamar egun besterik ez dira falta Olentzero eta Mari Domingi iritsi eta gabonak iristeko. Legazpin, hala ere, eguraldia lagun, gabon giroa dute asteburu osoan. Gaur, Haztegi ikastolak antotolatuta, Merkatu Txikia egiten ari dira Latxartegi partean, Ikastolako guraso, irakasle eta DBH-4ko ikasleen artean antolata. Liburuak, jostailuak eta arropak erosteko aukera izango dute bisitariek.
Aurten gainera, bada berritasun bat: Haur Hezkuntzakoentzat eta Lehen Hezkuntzakoentzat bi txoko prestatu dituzte antolatzaileek, merkatua martxan dagoen bitartean jolas dezaten. Besteak beste, haurrek eskulanak egin eta Olentzerori eskutitzak idatzi ahal izango dizkiote. Arratsaldean, eskutitzak Martin Pipasi emateko aukera izango dute.
Eguerdian ikastolako dantzarien eta trikitilarien emanaldia izango da, eta arratsaldean Lehen Hezkuntzako 6. mailakoen abesbatzak Gabon kantak abestuko ditu.
Bihar, Santo Tomas azoka
Bihar ere festak jarraituko du Legazpin. Domingo Agirre ikastetxekoek eta Olazabal Institutukoek 26. Santo Tomas azoka egingo baitute Azokako arkupeetan, 11:00etan hasita. Taloak, gaztainak, erakusketak, tailerrak, salmenta postuak… izango dira