Motorraren asteburua da Beasainen
Ibilgailu klasikoen erakusketan benetako altxorrak ikus daitezke. Segurtasun ikastaroetan eta simulagailuetan parte har daiteke Gernika pasealekuan. Haurren txokoa Gernika pasealekuan dago.

Hirugarren urtez jarraian, eta behingoatik, eguraldia lagun dutela, Motor Asteburua ari dira ospatzen Beasainen. Motorra, zentzurik zabalenean da protagonista. Ibilgailu klasikoen erakusketa, segurtasun eta bide heziketa ikastaroak, jolasak eta trial ikuskizuna izango baitute gaur egun osoan zehar.
Loinazko San Martin plazan (goian eta behean) historia handia duten auto klasikoen topaleku bilakatu dute beste behin ere. Benetako altxorrak ikus daitezke asteburu osoan Beasainen. Munduan ezagutzen den lehenengotariko ibilgailu elektrikoa 1890-1895ean eraikitako voiturette electrique ibilgailuak herritarren arreta bereganatu du.
Bihar, berriz, Erauskingo rally Igoera jokatuko da 10:00etatik aurrera.
[flickr_set d=”72157712199241333″]Egitaraua
Gaur
· Ibilgailu klasikoen erakusketa. 10:00etatik 15:00etara eta 16:30etik 20:00etara. Loinazko San Martin plazan eta plazapean.
· Bide heziketa. 11:00etatik 14:00etara eta 16:30etik 19:00etara. Gernika pasealekuko pilotalekuan.
· Segurtasunez gidatzeko ikastaroak. 11:00etatik 14:00etara eta 16:30etik 19:00etara. Gernika pasealekuko pilotalekuaren atzeko aparkaleku berrian.
· Trial ikuskizuna. 19:30ean. Bideluze plazan.Bihar
· VI. Erauskin igoera. 10:00etan. Erauskin plazatik Erauskin auzora.
· Ibilgailu klasikoen erakusketa. 10:00etatikk 15:00etara. Loinazko San Martin plazan eta plazapean.