Nerea Elustondo laugarren Gipuzkoako bertsolari txapelketan
Beñat Gaztelumendik jantzi du txapela, Agin Labururekin buruz buruko finala jokatu ondoren.

Amaitu da 2019ko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa. Donostiako Illunben zortzi bertsolari aritu dira kantuan, tartean Nerea Elustondo legazpiarra. Lan ona egin du gainera goierritarrak eta sailkapenean laugarren postuan geratu da.
Sailkapena eta puntuazioa:
1. Beñat Gaztelumendi 940,5
2. Agin Laburu Rezola 916
3. Alaia Martin Etxebeste 576
4. Nerea Elustondo Plazaola 565,5
5. Oihana Iguaran Barandiaran 560
6. Ane Labaka Mayoz 552
7. Beñat Lizaso Alberdi 541
8. Jon Maia Soria 533