Euskal liburu eta disko azokak Goierriko hainbat herritan
Aurkezpen ugari egon dira asteburuan zehar batez ere Ataunen. Gaur, adibidez, Bernardo Atxagak bere azken eleberria aurkeztu du Etxeak eta hilobiak izenekoa. Asteasuarra baino ordubete lehenago ordea, Lorea Agirre eta Idurre Eskisabel beasaindarrak gerturatu dira Ataungo Herri Antzokira hizkuntzaz eta generoaz hitz egiten duen Trikua esnatu da liburua aurkeztera. Hitzaldi politaz gozatu ahal izan dute bertara joan diren irakur zaleak.
Euskal liburu eta diskoen azokan, euskal egileak izan dira protagonista. Aurten, gainera, enkarguz ere eskatu dituzte bertan ez zeuden liburu zein diskoak, abantaila berberekin erosi ahal izateko. Lazkaon, urtero egin den moduan, elkartasunezko merkatu txikia jarri dute ikastolak eta Ruanda Taldeak bigarren eskuko jostailuak-eta saltzeko. Horrez gain, DBHko laugarren mailakoak txistorra pintxoak saltzen aritu dira ikas-bidaiara joan ahal izateko.