Ibon Beitia VI. Erauskin Igoerako txapeldun
Ibon Beitiak errekorra hautsi du, Javi Villaren aurreko markari segundo bat jaitsiz. Minutu bat eta 33 segundo behar izan ditu 2,5 kilometroak igotzeko.
Ibon Beitiak lortu du garaipena VI. Erauskin Igoerako lehiaketan. 2,5 kilometrok osatzen dute gidariek 4 aldiz igo beharra izan duten ibilbidea. Lehenengo bi saiakerak entrenatzeko izan dira, azkeneko biak ordea, lehiaketarako. Gainera, aurten Ibon Beitiak errekorra hautsi du, Javi Villaren aurreko markari segundo bat jaitsiz. Azkoitiarrak, 01:33:559 denboran amaitu du igoera Speed Car GT 1000 autoarekin. Haren atzetik, Porche 911 Gt3 autoa gidatu duen Joseba Iraola sailkatu da. Podiuma Iñigo Olabegogeaskoetxeak itxi du bere BMW M3 E46 markako autoarekin.
Gaur ospatu den seigarren edizioan 24 izan dira izena eman duten pilotuak. Hala ere, 19k bakarrik parte hartu ahal izan dute azkenean.
Erauskin Igoeraz gain, askotarikoak izan dira Motor Asteburuko ekitaldiak. Besteak beste, ibilgailu klasikoen erakusketa, trial ikuskizuna, segurtasunez gidatzeko ikastaroak eta abar.