San Tomas azoka jendetsua Legazpin
Talo bat jateko bada ere, herritarrak azokara hurbiltzera animatu dira igande goiz honetan. Eguraldia lagun, taloa izan da goizeko protagonista. Baita ere DBHko laugarren mailan dauden ikasleek jarritako postua. Ikasleek, haiek egindako tartak, pastak eta pastelak jarri dituzte salgai eta ikas-bidaia ordaindu ahal izateko bideratuko dituzte etekinak.
Janariaz gain, beste hainbat postu ere egon dira ikusgai. Hala nola, saskigintza erakustaldia, kosmetika naturala, Ernesto Cerveroren erakusketa etnografikoa, Maria Jesus Oriaren barazki eta frutak….