Amezti elkarteak Aitxuri eskolakoekin egingo du urteko azken irteera, igandean
Zegamako mendizaleek Amezti mendira irteera egingo du igandean, Aitxuri herri eskolako ikasle eta gurasoekin. Mendi federatu txartelak berritzeko aukera izango da ostiralean.
Zegamako Amezti mendizale elkarteak urteko azken irteera egingo du, igande honetan. Aitxuri Herri Eskolako haurrak eta gurasoak izango dituzte lagun, eta elkarteari izena ematen dion Amezti mendira joango dira. Igande goizeko 09:00etan jarri dute hitzordua, plazan.
Datorren urteari begira ere jarri dira jada elkartekoak, eta ostiral honetan, 2020ko mendiko federatu txartelak egin eta berritzeko aukera izango da, Zegaman bertan. Horretarako, 19:00etatik 21:00etara bitartean joan behar da elkartera. Bertara joan ezin dutenek, elkarteko kideren batekin hitz egin eta banku bidez transferentzia egiteko aukera ere izango dute.