Ordizia Rugby Elkarteko lehen taldeko jokalariak Zumarragan izan dira gaur, gaixo dauden umeak bisitatzen eta opariak banatzen.
Zortzi antzezlan programatu dituzte lau hilabeterako Usurbe Antzokian eta Herri Antzokian. Urtarrilaren 7ra bitartean eros daiteke abonua, 72 euroan.
Lasa harategia hartu duen Maxi Caligaris argentinarrak irabazi du lehiaketa, berak egindako txistorrarekin aurkeztu den aurreneko aldian.
Bertatik Bertara egitasmoak antolatuta, bisita gidatuak egingo dituzte hilaren 26 eta 27an, Hariztizabal, Erraizabal eta Bazkarrika baserrietara.
Biziraupenaren atakan dago Gaintza. 120 biztanleko mugatik jaistear da, baina aspaldiko gazte gehien ere baditu. Gaizka Balerdi alkateak (Hernani, 1984) etorkizuneko ideia batzuk aurreratu ditu.
Legazpiko Agenda 21eko Foroaren bilera irekia egingo dute San Ignazioko eskoletan. Europako Life proiektuaren baitan dago proposamena
Ordiziako Udalak 75.000 euro inguru bideratuko ditu garapen bidean dauden herrialdeetako proiektuetara. Egiten duten lana eskertzeko aitortza egin diete
Eguberriak zoriontzeko mezua grabatu dute Izagirre anaiek. Pedalkada eta entrenamendu artean, ez dute umorerik galtzen.
Zegamako mendizaleek Amezti mendira irteera egingo du igandean, Aitxuri herri eskolako ikasle eta gurasoekin. Mendi federatu txartelak berritzeko aukera izango da ostiralean.
Lazkaon merkatari elkarteak 2020ko horma egutegia argitaratu du, hamabi herritarrek bidalitako argazkiekin.
Aizkorpeko aurrenko Bertsolari Txapelketaren finala jokatu zuten gaur 15 urte, eta Nahikari Gabilondo zarauztarra izan zen garaile. Aramak Agenda21ekin bat egin zuen. Legazpin, igogailua jartzekotan ziren Euskaltegiko eraikinean
Urretxu eta Zumarragako merkatari elkarteak gabonetarako kanpaina aurkeztu du. Opariez gain, deskontu bonoak ere zozkatuko dituzte aurten.