Goierriko hiru baserritara bisitak antolatu ditu Bertatik Bertarak
Bertatik Bertara egitasmoak antolatuta, bisita gidatuak egingo dituzte hilaren 26 eta 27an, Hariztizabal, Erraizabal eta Bazkarrika baserrietara.
Bertatik Bertara egitasmoak, Goierriko hiru baserritara bisitak antolatu ditu, datozen egunetarako. Hariztizabal (Itsaso), Erraizabal (Legazpi) eta Bazkarrika (Gabiria) baserrietan egiten duten lana gertutik ezagutzeko aukera izango da. Saio horietan parte hartzeko, gaur eta bihar artean eman behar da izena, 943 72 56 42 zenbakira deituta.
Abenduaren 26an Itsasoko Hariztizabal baserria bisitatuko dute; 09:30ean hasita, bertan ekoizten dutena ikusi eta pasta tailerra egiteko aukera izango da. Hilaren 27an berriz, Legazpiko Erraizabal eta Gabiriako Baztarrika gaztandegiak ezagutzeko aukera izango da. Baztarrikan uikuilua eta ardiak ezagutu eta gazta tailerra egingo dute. Erraizabalen, aldiz, baserriko lanak ezagutu eta Atzoko eta gaurko artzaintza ikus-entzunezkoa ikusiko dute; gaztaren museora joateko aukera ere izango da.
Baserriko produktuen ekoizpena eta tokiko kontsumoa sustatzeko lehen sektorearen estrategia propioa da Bertatik Bertara. Baserritarren premietatik abiatutako proiektu honek lurraldearen bizi ekonomiko eta soziala indartzeko helburua du. Ekimenaren bidez nekazaritzaren egitura tinko, ireki eta antolatua garatu, tokiko ekonomia sendotu eta baserri eta herri iraunkorrak lortu nahi dituzte.