Zaldibian Herrigintzak 8 urtean pilaturiko 12.000 euro emango ditu
Zaldibian Herrigintza udal taldeak 2019an eman du bukatutzat bere jarduna, eta lanean aritu den bi agintaldietan (2011-2015 eta 2015-2019) udal zine- gotzien ordainsari gisa jaso duen dirua itzuliko du. «Bi agintaldi horietan ordezkari izan diren zinegotziek udal jardunagatik hartzen zituzten diruak kontu batean sartu izan ditugu, hilabetez hilabete», azaldu du Herrigintzak. Guztira, 12.000 euro emango dizkio Zaldibiako Udalari, «herriak egindako ekarpenaren zatia herriari itzuliz».
Diruaren erdia, 6.000 euro, jubilatu elkarteari bideratzeko eskatu du udal talde ohiak, adinekoen dinamizazio lanetarako. Beste 6.000 euro, 12-16 urte arteko gaztetxoengan inbertitzeko.













