Aspanogirentzat 16.000 euroko diru laguntza
Beasaingo Elkartasun Festan bildutako dirua eman diote Aspanogi minbizia duten haurren guraso elkarteari. Esker ona agertu diete goierritarrei.
Aspanogi minbizia duten umeen guraso elkartea laguntzeko elkartasun festa egin zuten azaroan Beasainen, eta 16.774 euro bildu dituzte elkartearentzat. Atzo jaso zuten txekea, ekitaldia antolatzen aritu den Pablo Cerqueiraren eskutik. Aspanogik, emandako laguntza eta elkartasuna eskertu nahi izan die goierritarrei.