Ataungo haur pilotariak txapeldun Elizondon
Ataungo pilotariek emaitza bikaina lortu dute Baztango 38. Eskuz Binakako Pilota Txapelketan, hiru finaletatik bi irabazita:
Ataun Kirol Elkarteko eta Txapagain elkarteko pilotari ataundarrek emaitza bikaina lortu dute Baztango 38. Eskuz Binakako Pilota Txapelketan, Elizondon (Nafarroa), hiru final jokatuta. Benjamin 2. mailan Aitzol Aramendi eta Unax Agirreurreta izan dira txapeldun, eta alebin 1.ean Mikel Alzua eta Iñigo Alberdi. Infantil 2.ean, berriz, Harriet Etxabe eta Niko Kontreras txapeldunorde geratu dira.