Goierriko bertsolariekin saioa egingo dute 27an, Idiazabalen
Illati Euskara Elkarteak eta Idiazabalgo Bertso Taldeak antolatu dute saioa. Iker Zubeldia, Iban Urdangarin, Oihana Iguaran, Maddi Aiestaran, Gorka Maiz eta Eneko Araiztegi ariko dira kantuan.
Ohitura dute Idiazabalen, Gabonen bueltan, Goierriko bertsolariekin bertso saioa antolatzeko, eta aurten ere ez dute hutsik egin. Abenduaren 27an izango da, Guraso elkartean, 19:00etan.
Gorka Maiz gabiriarra, Eneko Araiztegi segurarra, Iker Zubeldia zegamarra, Maddi Aiestaran beasaindarra, Iban Urdangarin ataundarra eta Oihana Iguaran, Idiazabalen bizi den amasa-villabonarra ariko dira kantuan. Illati euskara elkarteak eta Izalgo bertso taldeak antolatu dute emanaldia.