Igerilari onenak bilduko ditu Gabonetako Igeriketa Sariak
Abenduaren 29an jokatuko dute 37. Gabonetako Nazioarteko Igeriketa Txapelketa Ordizian. Euskal Herriko igerilari onenez gain, beste 10 herrialdeetakoak etorriko dira, tartean Espainia mailako 8 txapeldun.
Nazioarteko igerilari onenak Ordizian elkartuko dira abenduaren 29an, Majori kiroldegian jokatuko den 37. Gabonetako Nazioarteko Igeriketa Txapelketan. Euskal Herriko eta Espainiako igerilari taldeez gain, Hungaria, Serbia, Italia, Japonia,Errumania, Frantzia, Andorra, Venezuela eta Kroaziakoak ere etorriko dira. Ordizia Igeriketa Taldea «buru belarri»ari da Gabonetako Igeriketa Txapelketa antolatzeko lanean. LEN Ligue Européene de Natation egutegiaren barruan dagoen proba da, eta nazioarteko puntako igerilariak etorriko dira, tartean Espainiako 8 txapeldun. Lau modalitatetan lehiatuko dira: 50 eta 100 metrokoan tximeletan, bizkar, bular eta estilo librean eta 100 eta 200 metroko estiloetan. Gizonezkoen eta emakumezkoen probak eta kirol egokitukoak egingo dituzte.