Estreinatu da Gabonetako Alaken Azoka
Alaken Azoka. Horrela izendatu dute Idiazabalgo Igarondo pilotalekuan ospatu duten lehen edizioa. Herriko artisauak bultzatzeko helburuarekin antolatu dute Gabonetako azoka berri hau.
Goizeko 11:00tan eman diote hasiera eta arratsaldeko 19:30ak arte luzatuko da. Bertan artisau lan ezberdinak daude ikusgai, zaharkinak eta berrerabilitako materialez eginiko eskulanak.
Horretaz gain, eskuak hennaz apaintzeko aukera ere egon da emakume marokoarren eskutik. Helduentzat eta umeentzat diseinatutako tailerretan parte hartzeko aukera ere egon da. Besteak beste, umeek hortzetako pasta naturala nola egiten den ikasi dute tailer horietako batean.