Eskaintza zabala 'Made in Urola' eskualdeko artisauen azokan
Gaur igandea, 10:00etatik 15:00etara bitarte egon da ikusgai Made in Urola artisau azoka Zumarragako Euskadi plazan.
Postu ugari aurkitu ahal izan ditugu bertako kontsumoa bultzatzeko antolatu den azokan. Mota guztietako apaingarrietatik hasi, eskuz jositako neguko arropak, motordun danbolinak, sendabelar eta ukenduak, bitxiak, eztiz eginiko ozpin eta kremak, umeentzako jostailuak…
72157712317904052Kolorez eta pozez bete dute gaurkoan eskualdeko artista eta eskulangileek plaza. Herritar askok Gabonetako erosketak egiteko aprobetxatu dute gaurko produktu artisauen eskaintza.
Azoka amaitzerako, bezero izan diren guztien artean saski batzuk ere zozkatu dituzte.