Segurako XVI. ipuin, bertso eta marrazki lehiaketa
Segurako XVI. ipuin, bertso eta marrazki lehiaketen sari banaketa ospatu da gaur Segurako Botikaxaharren. Aurtengo edizioan 555 umek parte hartu dute haien lanak aurkeztuz. Zazpi udalerrietako herri eskoletatik etorritako ikasleak dira parte hartzaileak: Segura, Zerain, Zegama, Urruña, Olaberria, Ataun eta Itsasondo. Joxe Antonio Ormazabalen omenez eta euskara bultzatzeko helburuarekin eginiko lehiaketa da. Marrazkien artean hoberena aukeratzearen ardura Joxe Mari Telleriak izan du. Bertsoetan berriz, Eneko Ariztegi eta Felix Lardizabal. Ipuinetan bost lagun aritu dira, denak irakasleak: Eider Lardizabal, Uxue Maiotz, Ahinitze Arretxe, Amaia Mujika eta Aitziber Lertxundi. Sariak hiru maila ezberdinetan banatu dituzte: LH 1 eta 2 maila (6-7 urte), LH 3 eta 4 (8-9 urte) eta LH 5 eta 6 (10-11 urte).
Hurrengoak izan dira sarituak:
IPUINAK
- Lehen saridunak: Nahia Izagirre, Ohian Goia eta Manu Otaegi.
- Aipamen bereziak: Xuhar Muñoa, Elene Irastorza eta Enaitz Argaiz.
- Bigarren aipamen bereziak: Irantzu Zubeldia eta Nahia Arzeluz.
BERTSOAK
- Lehen sariduna: Haratz Bikuña.
- Aipamen bereziak: Maddi Larronda eta Estitxu Lekuona.
MARRAZKIAK
- Lehen saridunak: Unax Santana, Oihan Telleria eta Elorri Lasa.