Etxekoak irabazle Lazkaoko Kirol Elkartearen I. Jubenil mailako txapelketan
2-1 irabazi du Lazkaoko taldeak Elorriokoaren aurka. Asier Querejeta eta Taha El Leouami izan dira bertako taldeko goleatzaileak. Elorriokoa, berriz, Ibai Intxaurraga izan da.
Futbolaren alde egiten duen lan desinteresatua saritu dute gaurkoan Lazkaon, eta hori dela eta, omenaldi txiki bat egin diote Rufo ezizenez ezagutzen duten zelai zaindariari. Rufok malko artean eta erabat hunkituta jaso du Adrian Gastesik emandako oroigarria.
Santi Paniegok, juntako kideak eta antolatzaileak, gaurkoan aritutako bi epaileak saritu ditu.
Jokalari onenaren saria Iskander Ariznabarreta Elorrioko atezainak jaso du Lazkaoko kirol zuzendaria den Imanol Rubioren eskutik.
Jarraian, norgehiagokan aritu diren lau taldeei eman zaie sari bana. Hurrengoa izan da sailkapena hurrenez hurren:
- Lazkao Kirol Elkartea
- CD Elorrio
- Reala
- Orioko Futbol Taldea