Gipuzkoa eta Nafarroa irabazle Minibasket txapelketako finalean
Ordiziako kiroldegian ospatu den Minibasket txapelketan Gipuzkoak irabazi du (76-53) Nafarroaren aurka. Partidaren erdialdean hasi dira gipuzkoarrak aurkaria gainditzen.
Bestalde, Nafarroako nesken selekzioak eraman du garaikurra etxera Bizkaia aurkari zuela (37-48). Partida osoan zehar baloia haien eskuetan ibili den arren, Jorge Conderen neskek bigarren laurden txar bati egin beharra izan diote aurre partida irabazteko.
Guztira 10-11 urte bitarteko 120 saskibaloi jokalari ibili dira Majori kiroldegian asteburu honetan. Euskal Saskibaloi Federazioak antolatutako festa izan da gaurkoa, Federazioa orain hiruzpalau urte hasi zen txapelketa hau antolatzen, eta aurten, Ordiziako Saskibaloi Elkarteak 50 urte betetzen dituenez, bertan ospatu dute txapelketa.