Aralar Biziriken iritzia auzipetuen agerraldia dela eta
Auzipetuta dauden zazpi udal ordezkariek prentsaurrean egidako adierazpenak direla eta, Aralar Bizirik hainbat argibide eman ditu. «Auzipetuek esan zuten, bozketa batengatik auzipetu dituztela , eta hori ezin dela onartu. Aralar Bizirikek dio, auziperatuek botoa eman zuten momentuan bazekitela lehen pista proiektua epaitegietan zegoela, legez kanpokoa izan zitekeelako». Hala ere bigarren pistaren aldeko botoa eman zuten. «Ingurumen legediaren aurka bozkatzeagatik» daude auziperatuta.
Auzipetuen arabera «Aralarko mendi bideak egokitzeagatik» auzipetu dituzte. Aralar Bizirikek dio, mendi bidea egokitzea ez dela «oinezkoen bidezidor batean 3 metroko zabalerako pista eraikitzea».
Bizi duten «indefentsio» egoera ikusita, bitan eskatu diote laguntza mankomunitateko lehendakariari. Aralar Bizirikek dio, udal ordezkari horiek, Aralarko legedia zein zen bazekitela, eta mankomunitateko ordezkari bezala lege hori betetzeko beharra zutela.
Landarlanek eta Eguzkik, Aralarko antolamendu plana betetzea, naturguneen zaintza eta konserbazioaren aldeko politikak martxan jartzea aldarrikatzen dituzte. Hori jakinda, «ea nork eskatu behar dion laguntza Mankomunitateari».
Amaitzeko esan dute, «epaituriko batzuek beraien interesen aldeko bozka» eman zutela: «Tartean abeltzainak daude».