
Lehengo eta oraingo musikariak elkartuko ditu Burrunbazale Txarangak, talderen 13. festan.

Zenbait legorretarrek beste 35 legorretar adinekori egindako elkarrizketak ditu liburuak oinarrian. Igandean aurkeztuko dute, Herri Antzokian, 13:00etan.

Segurako Udaleko administraria izan da Mari Karmen Izeta 46 urtean. Azaroan erretiroa hartu zuen eta amona lanetan hasi da orain. Egindako lanaren errepasoa egin du segurarrak.

Enirio-Aralar Mankomunitateko zazpi ordezkari ohik deklaratu beharko dute Tolosako epaitegian, tartean Jose Migel Santamaria mankomunitateko lehendakari izandakoak

Elite eta 23 urtepeko gizonezkoen proba 12:45ean hasiko da. Kadeteak, 09:45ean. Antoneneko jaitsiera sigi-sagaka jarrita motelduko dute. Omenaldia, Basualdori

Parte hartze handia izan dute Goierriko San Silbestre probek. Beasainen, Lazkaon, Ordizian, Zegaman, Urretxu-Zumarragan, Legorretan eta Legazpin egin dira

Ohiko postuez gain, fruta saltzaileak eta artisautza produktuen postuak izango dira plazapean.

Lehendik iragarritako Igor Iñurritegiren eta Beñat Maiz Katius-en artekoari, Josu Dorronsororen eta Alvaro Ruiz Tori-ren artekoa batu zaio, haiek ere elkarren aurka.

Lazkaoko Areria aretoan izango da bertso saioa, urtarrilaren 12an. Goierriko Bertsozale Elkarteak antolatu du jaialdia.