Ataunen gabon giroko ipuinak eta marrazkiak izar
Jentilen Baratza 5. lehiaketan marrazkiak eta ipuinak saritu dituzte Ataunen, Jentilbaratza elkarteak antolatutako sariketan. Marrazki lehiaketa Ataungo ikasleei zuzendua zen, eta 49 haurrek parte hartu dute. Ipuinetan, 81 ziren herrikoak, eta beste 61 Goierrikoak. Dagozkien sariak Barandiaran Museoan eman zizkieten, abenduaren 20an 18 laguni.