Gipuzkoako finalisten bertso saiorako sarrerak salgai dira
Lazkaoko Areria aretoan izango da bertso saioa, urtarrilaren 12an. Goierriko Bertsozale Elkarteak antolatu du jaialdia.
Lazkaon elkartuko dira abenduaren 14an Donostiako Ilunben Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finalean kantatu zuten zortzi bertsolariak. Goierriko Bertsozale Elkarteak antolatu du saioa, urtarrilaren 12an, 18:30ean, Lazkaoko Areria antzokian. Sarrerak salgai jarri dituzte, 12 euroan. Gerriko liburu-dendan eta Internet bidez (lazkaozinema.sacatuentrada.es webgunean) eros daitezke.