Silbestre, korrikalarien zaindaria
Parte hartze handia izan dute Goierriko San Silbestre probek. Beasainen, Lazkaon, Ordizian, Zegaman, Urretxu-Zumarragan, Legorretan eta Legazpin egin dira
Goierrin makina bat lasterketa antolatzen da urtean zehar, baina urteko azken eguna da lasterketa eta korrikalari gehien biltzen dituena. San Silbestre ez da korrikalarien zaindaria, baina bere eguna korrikalarien eguna da. Aurten, indarra hartu duen ohitura eta eguraldi ona lagun, korrikalari askok parte hartu dute Goierriko lasterketetan.
Beasainen, Ordizian, Lazkaon, Legorretan, Zegaman, Urretxu-Zumarragan eta Legazpin egin dituzte lasterketak. Jendetsuena Ordiziakoa izan da. 533 lagunek amaitu dute. Lazkaokoa 368 korrikalarik amaitu dute, Zegamakoa 330ek eta Beasaingoa 328k. Lazkaon Eñaut Aldanondo zena oroitu dute sendikoek, hil zenetik 10 urte direnean. Pankartarekin osatu zuten ibilbidea.
Eskualdean antolatzen direnen artean tradizio handiena duena Beasaingoa da. Kros motzetako espezialisten presentzia handia izan da. Sergio Sanchez leondarra eta Errenterian bizi den Rkia El Moukim marokoarra izan dira irabazleak. Bi korrikalari horiek Galdakoko San Silbestre proban ere nagusitu ziren. Beasaingoa goizean izan zen eta Galdakaokoa, Euskal Herriko zaharrena, arratsaldean.
Dortsal zozketako sarituak
Beasaingo San Silbestre proban G2H eta Marimurumendi probetako dortsalak zozkatu zituzten. G2H probako dortsalak Amaia Barandiaranek eta Iker Zalduak irabazi zituzten, eta Marimurumendikoak Naroa Sagarnak eta Ruben Canterok.
Sagarna ormaiztegiarrak, beste askok bezala, bi probatan parte hartu zuen. Goizean Beasainen korrika egin zuen, eta arratsaldean Urretxu-Zumarragako San Silbestre lasterketa irabazi zuen, Oxel Sanchez elgoibartarrarekin batera.
Izan ere, Urretxu-Zumarragako lasterketan bikote mistoek parte hartzen dute. Aurten 95 bikotek parte hartu dute lasterketa berezi honetan.
SAILKAPENAK HERRIZ HERRI
Beasain
1. Sergio Sanchez 27:35
2. Josfhat Kiprono Menjo 27:38
3. Hicham Segueni 27:411. Rkia El Moukim 31:28
2. Merci Chemutai Koech .31:22
3. Mayida Maayouf 32:03Lehenengo beasaindarrak
1. Koldo Agirre 33:15
2. Alberto Bellosillo 33:37
3. Michel Ventureira 34:001. Libe Onandia 42:23
2. Amaia Irastorza 42:51
3. Nahia Arzelus 44:59Lazkao
1. Angel Vazquez (Lazkao) 15:42
2. Adrian Pajares (Lazkao) 15:58
3. David Martin (Lazkao) 16:12
4. Oier Larrañaga (Lazkao) 16:36
5. Asier Calles (Gasteiz) 16:501. Eder Algaba (Lazkao) 20:16
2. Leire Alkain (Zarautz) 20:28
3.Nerea Goikoetxea (Arama) 21:00
4.Aiara Garaialde (Segura) 21:54
5. Amaia Azkarate (Ataun) 22:43Legazpi
1. Unai Ibarra 15:14
2. Ruben Lanz 15:23
3. Jon Otermin 15:441. Irati Zurutuza 18:00
2. Mikele Zurutuza 22:25
3. Maider Pagola 22:49Legorreta
1. Ekhi Zugasti 11:32
1. Edurne Arakistain 14:13Ordizia
1. Alexander Oiarbide 18:58
2. Angel Vazquez 19:26
3. Alex Iraola 20:14
1. Lide Urrestarazu 23:17
2. Uxue Ibañez 23:19
3. Intza Urrestarazu 24:32Urretxu-Zumarraga
Bikoteka
1. Naroa Sagarna-Oxel Sanchez
2. V.Cerrajero-A.Carmona
3.N.Aranburu-M.CristobalZegama
1. Aitor Mimenza 15:46
2. Unai Hernandez 16:54
3. Ander Barrenetxea 16:57
4. Adur Ruiz de Azua 17:01
5. Martin Diez 17:091. Maite Etxezarreta 19:26
2. Irati Goiburu 19:47
3. Leire Baraibar 20:01
4: Irati Larrañaga 20:32
5. Ainhoa Agirre 22:43