Ataungo gimnasioko sarrera-txartela berritu behar da
ATAUN // Urte aldaketarekin batera, Ataungo gimnasioa eta boulder aretoa erabiltzeko bazkidetza berritu behar da. Sarrerako txartel magnetikoa indargabetuta geratuko da, bestela. Kuota kutxan ordaindutakoan, ordainagiria eta giltza udaletxera eraman behar dira, han aktibatzeko. Gimnasioak hileko (10 euro) edo urteko (60) kuotak ditu, boulderrak urtekoa (15). Familiakoa ere atera liteke (100).













