Tere Irastortzak 'Lurra eta dardara' lanean parte hartu du
ZALDIBIA // Zortzi emakume olerkarik ondu dute Lurra eta dardara. Zortzi ahots emakumezko antologia poetikoa, eta Tere Irastortza idazle zaldibiarra da egileetako bat. Balea Zuria argitaletxeak atera du liburua, zortzi egileren poesia argitaratu nahiz argitaratu gabea bilduta. Norbere ekarritik eta garaitik, baina hizketaldi bat osatu dute zortzi olerkarik, «beste ahots batzuk» leitu eta entzun daitezen.













