Emiliana Garciak, Beasaingo herritarrik zaharrenak, 105 urte bete ditu gaur. Halere, osasuntsu eta adimenez bizkor dabilela dio.
Gipuzkoako Txapelketan bi final jokatu eta biak irabazi dituzte Lakpe-ko pilotariek. Irribarriak kadeteen 1. mailan eta Goiburuk 2.ean.
Lau autok eta lau kamioik elkar jo dute A-636 errepidean, eta bi noranzkoetan itxi dute zirkulazioa. Lau lagun daude zaurituta.
ETBko 'Arimaren Margolariak' saioko partaideak etorriko dira Beasainera. 16 urtetik gorakoentzat tailerra emango dute, eta haien lanak ikusteko aukera izango da Usurben.
Guillermo Murciego argazkilari urretxuarrak Santa Lutzi eguneko argazki rallya irabazi du bigarrengoz. 2017an ere lehen saria irabazi zuen eta 2016an, berriz, bigarrena.
Beasain aldetik eroso igotzeko herribide zaharra egokituko du udalak. 2020ko udal aurrekontua 2,6 milioikoa da. Ihurreko zerbitzurako herri taberna bat jarriko dute
Bazkideak deitu dituzte parte hartzera. San Ignazioko eskola zaharretan duten egoitzan izango da. Urtarrilaren 20an hasiko den tailla ikastarorako izen-ematea ere zabaldu dute
Matematika argazki lehiaketako sariak 19:00etan banatu ondoren, Francisco Gonzalez Torres Quevedo ingeniari, asmatzaile eta matematikariaren lanaz ariko da Igartzan
Emaneurre taldeak antolatu du afaria, Ordiziako Txismista sagardotegian, Lesboseko errefuxiatuekin lan egiten duen Zaporeak egitasmoaren alde.
Sustraiak Dantza Taldeak eta Legazpiko Udalak antolatuta, gazteen txapelketako lehen kanporaketa jokatuko dute larunbatean, Latxartegi aretoan.
Ana Usabiaga txirrindulari ordiziarra pistan lortutako garaipenengatik egin da ezagun, baina duela 15 urte kadete mailako Espainiako ziklo-kros txapelketa irabazi zuen.
Javier Camarena tenoreak eta Angel Rodriguez pianistak Donostiako Kursaalen eskainiko duen kontzertura joateko aukera jarri du udalak.
'Goizane' izan zen lehena, 'Peru' bigarrena eta 'Mariane' izan da azokako baserritarrei eskainitako hirugarren eskultura, hiruak Jabier Arrietak eginak. Domingo Goitia kalean dago, harrizkoa da eta emakume itxura du.