Iparragirre Sariek badituzte irabazleak
Ane Odriozola legazpiarrak irabazi du euskarazko narratiba saria, eta Antonio Palomares madrildarrak gaztelaniakoa. Bertsopaperetan Iñigo Legorburu hernaniarra saritu dute, eta poseian, Ainhoa Andueza iruindarra.
2019ko Iparragirre Saria lehiaketak baditu irabazleak. Bertsopaper lehiaketara hiru lan aurkeztu dira, guztiak 16 urtetik gorakoen mailara. Saria Iñigo Legorburu Arregi hernaniarrak irabazi du, Kerejeta’tar Anjelitaren itzian lanarekin. Euskarazko narratiba atalari dagokionez, 16 lan aurkeztu dira. Saria Ane Odriozola Cia (argazkian) legazpiarrak irabazi du, Gauero hirekin egingo diat amets lanarekin. Erdarazko narratiba atalari dagokionez, 136 lan aurkeztu dira. Saria Jose Antonio Palomares Blazquez madrildarrak irabazi du, El mas hermoso cuadro de Vermeer lanarekin.
Euskarazko poesia lehiaketa Ainhoa Andueza San Miguel iruindarrak irabazi du, Saihetsen itsaslabarrak lanarekin. Bederatzi lan aurkeztu dira. Bukatzeko, erdarazko poesia lehiaketa Rafael Bravo Arrizabalaga debarrak irabazi du, La sombra del aire lanarekin.