'Agur Etxebeste' filma ikusteko sarrerak salgai daude
Igandean eskainiko dute Asier Altuna eta Telmo Esnalen filma, Legorretako Herri Antzokian. Egileekin berriketan aritzeko aukera izango da.
LEGORRETA // Igandean, hilaren 19an izango da Agur Etxebeste pelikularen emanaldia, Herri Antzokian, 19:00etan. Emanaldiaren ondoren, hizketaldia izango da Asier Altuna eta Telmo Esnal zuzendariekin. Sarrerak dagoeneko salgai daude herriko kioskoan, 4 euroan. Egunean bertan, emanaldiaren aurretik ere erosi ahal izango dira, leihatilan, 5 euroan. Satto Elkarteak antolatu du, Neguko Kultur Egitarauaren barruan.