Aitziber Irastortza, 'Conquis' saioko lehiakide beasaindarra
'El Conquistador del Caribe' telebista saioko lehiakideetako bat da Aitziber Irastortza beasaindarra. Abentura berriak bizitzeko asmoz eman zuen izena.
Aste honetan hasi da ETB2ko El Conquistador del Caribe saioaren 16. denboraldia, baita audientzia datu bikainekin hasi ere. Lehiakideen artean, goierritar bakarra dago aurten: Aitziber Irastortza Epelde beasaindarra. 32 urte ditu eta fisika eta kimika irakaslea da. Kirolzalea da, eta 4 urte zituenetik 16ra arte igeriketan aritu izan zen; egun, crosfit egiten du. Indarrez eta “energia askorekin” ikusten du bere burua, eta “abentura berriak” bizitzeko prest joan da lehiaketara.