Elur maila 600 metrora jaits daiteke igande goizaldean
Ostiral eta larunbat gauetan elur maila 800-1.000 metro artean izango dela iragarri du Euskalmetek, eta igande goizalderako elur maila baxuena
Euskalmet meteorologia agentziak gaur goizean kaleratu du asteburuari begira elur iragarpena. Haren arabera, igande goizaldean, 06:00ak aldera, jaitsiko da gehien elur-maila, 600 metro ingurura.
Ostiral goizean 1.200-1.400 metro inguruan kokatuko da elur-maila, eta eguerdian 800-1.000 metroan. Prezipitazio txiki-ertaina egingo duela aurreikusi du, eta arratsaldean atertzeko joera izango duela.
Larunbat goizaldean elur-maila 1.100-1.200 metroetan egongo da, eta egunaren azken orduetan 800 metrora jaitsiko da –ordurako iragarri du prezipitazio maila handiena–, elur-maila baxuena igande goizalderako iragarriz.