Herriko musikarientzako entsegu lokalak
IDIAZABAL // Idiazabalgo Udalak entsegu lokalak prestatu ditu herriko musikariek bertan entsea dezaten. Astelehenetik aurrera egongo dira erabilgarri; herritarrek eskaera aurkeztu beharko dute udaletxean erabili ahal izateko. Gela intsonorizatuak dira denak. Aspaldiko eskaria zen; 2018an ekin zioten proiektuari, eta udalak 20.000 euro bideratu ditu horretara.













