Itsaso 2030 parte hartze prozesuaren Herri Batzarra
ITSASO // Itsaso 2030 partehartze prozesuaren emaitzak ezagutzeko Herri Batzarra egingo dute larunbatean, 19:00etan, elizako korupean. Siadeco etxearekin batera, hiru lantaldetan garatu dute Itsaso 2030 parte hartze prozesua, eta larunbatean, emaitzak ezagutzera emango dituzte. 2030erako irudikatu duten Itsaso ikusi ahal izango dute herritarrek.













