Sutea izan da Itsasoko lantegi batean
Zozabarrok industrialdeko Labekoa Industrial lantegian piztu da, makina batek su hartuta. Suhiltzaileak lanean ari dira, eta dagoeneko kontrolpean dute sutea.
Ke laino beltz batek alarma piztu du bizilagunen artean. Ezkio eta Itsaso herrien arteko mugan dagoen Zozabarro industrialdeko Labekoa Industrial lantegian sutea piztu da. Makina batek olio isuria izan eta sua hartu du, arratsaldeko 15:30ak aldera. Sabaitik gora su garrak eta ke lodia atera dira. Larrialdi zerbitzuetakoak berehala joan dira bertara, lantegia hustu eta segurtasun eremua jarri dute. Suhiltzaileen hainbat kamioi ere etorri dira, eta ordubeteren buruan, kontrolpean zuten sua. Larrialdi zerbitzuek ez dute zauriturik izan denaren berririk eman.