Iñaki Olano eta Irati Larrañaga txapeldun Garingo Mendi Lasterketan
Garingo Mendi Lasterketa Goierri Trail Kopako lehen lasterketa izan da. Beste zortzi lasterketa lehiatuko dira urrira bitarte. Aurtengo nobedadea Txindokiko Kilometro Bertikala da.
Giro paregabea sortu da Beasaingo Garin auzoan San Sebastian jaiak direla eta. Garingo Mendi Lasterketa antolatu du Muñoaga elkarteak, 11 kilometrok osatzen duten ibilbidea. Lokatza izan da nagusi, basozainak pinuak ateratzen ibili direlako eta egun euritsuak izan ditugulako. Lasterketako partaideek anoa-postuak izan dituzte itzuli bakoitzean. Proba amaitzerakoan ordea, gozokiak, pintxoak eta edateko salda beroa izan dute.
Sailkapena
Lehen goierritarra Martin Diez segurarra izan da. Bestelakoan, hurrengoak izan dira lehen hiru sailkatuak:
Gizonezkoak:
- Iñaki Olano, Altzo.
- Beñat Etxabe, Bergara.
- Jokin Etxabe, Bergara.
Emakumezkoak:
- Irati Larrañaga, Usurbil.
- Maider Unanue, Arama.
- Haizea Ramirez de Alda, Altsasu.
Goierri Kopa Trail
Garingo Mendi Lasterketa Goierri Trail Kopako lehen lasterketa izan da. Beste zortzi lasterketa lehiatuko dira urrira bitarte, horien artean, aurtengo berrikuntza barne: Txindokiko Kilometro Bertikala. Jarraian lasterketen egutegia:
· Martxoak 1: UZ Trail (Urretxu-Zumarraga). 22 eta 11 km.
· Martxoak 14: Arriarango Mendi Lasterketa. 23 eta 11 km.
· Apirilak 4: Leharrei (Gabiria). 24 eta 15 km.
· Maiatzak 9: Segura-Zerain. 25 eta 15 km.
· Maiatzak 16. Txindokiko Kilometro Bertikala. 4,1 km.
· Ekainak 20: Zaldibiako mendi lasterketa. 27 eta 15 km.
· Irailak 13: Axari Trail (Idiazabal). 25 eta 15,5 km.
· Urriak 18: Ordiziako Mendi-maratoia. 20 km.