Diziplina positiboari buruz hitzaldia egingo dute Gabirian
GABIRIA // Balentzategi eskolako Makilariak guraso elkarteak bi hitzaldi antolatu ditu, gurasoen presak eta haurrek jasotzen dituzten estimulu sozialek eragin ohi dituzten jokaera desegokiak zuzentzeko. Bihar, Diziplina positiboa eta arauen adoste/ezarpena hitzaldia izango da, 17:00etan, kultur etxean. Datorren astean, Kontsumobidek estimuluak nola zaindu eta kudeatu azalduko du.












