Gaur hasi eta igandera arte, Fitur nazioarteko turismo azoka egiten ari dira Madrilen. Goitur agentziak eskualdeko eskaintza eraman du aurten ere, turistak eskualdera erakartzeko asmoz.
Euskaraldia aurkezteko saioa egin dute Ormaiztegin, Kike Amonarrizek gidatuta. Gaur zortzi egingo dute aurreneko herri batzarra, gizarte etxean.
LAB sindikatuak "gogor salatu nahi dugu heriotza berri honekin, Hego Euskal Herrian, 2020. urtea hasi berri den honetan, hildako zazpigarren langilea dela". Mobilizazioak iragarri ditu.
Alcoholicos Anonimos elkartearen Urretxuko eta Zumarragako taldea Gipuzkoako zaharrenetakoa da. Duela 53 urte sortu zen. Ostiralean hitzaldia egingo dute Zumarragako Zelai Arizti kultur etxean.
Legazpiko Karibe Zaharreko kanporaketan hasiko dute Joseba Telleriak eta Joseba Gabilondok XII. Euskal Herriko Mus Txapelketa irabazteko lasterketa. Aurreko bi urteetan bigarren geratu dira, eta aurten txapela ekarriko dutela diote.
Familia txokoaren irekierarekin hasiko dute festetako egitaraua Idiazabalen. Igande eguerdian herri krosaren 40. edizioa egingo dute, eta arratsaldean haur danborrada.
Iaz baino 100.000 euro gehiago izango dituzte. Berditasun teknikaria kontratu du udalak %33,33ko lanaldian; Zaldibian eta Seguran osatuko ditu gainontzeko orduak
Atauniker elkarteak antolatuta, Joxe Ramon Agirre 'Marron' ataundarrak Jexux Mendizabal Kaxkagorri artzain zaldibiarrari buruz egindako dokumentala eskainiko dute otsailean, Ataungo Herri Antzokian
Zubimuzu plazan elkartu ziren.
2005eko urtarrilaren 25ean elurra hasi zuen eta lau egunez bota zuen mara-mara. Egunerokotasunean arazoak eragin zituen. Sagardoa garaiz ondu eta txotx denboraldia hasi zen
Herriguneko argiteria publikoa berritzen ari da Ordiziako Udala. LED motako argiak erabilita, kaleen argiztapena hobetu eta energia kontsumoa murriztu nahi dute.